{"product_id":"9780996781046","title":"Diasporako bertsoak","description":"Nevada'n nabillelarik, Lesaka'ko Fagoaga anaiak galdetu zidaten ango biziari zenbait bertso paratzeko, ek etxera bialtzeko. Amabi bertso yarri nitun: \u003cp\u003eMendiyan jartzen garelik bakar-bakarrikan,\u003cbr\u003ebakar-bakarrikan,\u003cbr\u003etristura beti biotzin,\u003cbr\u003epozik ez iñundikan,\u003cbr\u003eesanaz: Ola ez laike bizi,\u003cbr\u003eguazen emendikan,\u003cbr\u003eguazen emendikan!\u003c\/p\u003e\u003cp\u003eJoxetxo Iantziren modura, euskaldunok izan dugun komunikatzeko modu bat, gure kultura eta izaeraren berri emateko modu bat, bertsoa izan da. Herriak hainbat gai jorratu ditu bertsoen bidez.\u003cbr\u003eDiasporaren berri emateko ere sarri askotan bertsoari ekin izan diote euskaldunek. XIX. mendearen bukaeratik Diasporan bizi ziren euskaldunek ere bertsoak argitaratzen zituzten euren egoera, gertaera eta sentimenduen berri emateko. Horren jakitun aspaldidanik izan gara, besteak beste, Antonio Zavalak 1984. urtean Ameriketako bertsoak izeneko lana kaleratu zuenean Auspoa Liburutegian. Lan berri honetan Diasporako bertso jarriak hartu ditugu kontuan, trataera berezia eskatzen dutelako eta Euskal Diasporaren berri emateko dugun aparteko tresna izan direlako.\u003cbr\u003eIrakurleak eskura duen euskal Diasporaren bertso sortarekin mundu zabaleko euskal kulturaren zati txiki baten irudi bat izango du berekin, Ameriketako euskaldunen jakintza, gurak eta ametsak une batez konpartituz.\u003c\/p\u003e","brand":"Ekin","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":47034967818480,"sku":"9780996781046","price":15.0,"currency_code":"USD","in_stock":false}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0737\/7593\/9824\/files\/9780996781046_p0.jpg?v=1763940967","url":"https:\/\/shop-qa.barnesandnoble.com\/products\/9780996781046","provider":"Barnes \u0026 Noble (DEV)","version":"1.0","type":"link"}