Barandiaran Basque Studies Series

Udazkenean aske

Udazkenean aske

Regular price $20.00 USD
Regular price Sale price $20.00 USD
Sale Sold out
Shipping calculated at checkout.
Quantity
Sentimenduak -eta ez egiak- oinarritzat hartuta idatzitako oroitzapenotan, egileak barne askatasuna du Jaungoiko bakarra. Eta, ondorioz, ez du inolako eragozpenik askorentzat kontaezin edota kritikagarri diren sekretuak eta iritsi pertsonalak azaltzeko.

Autobiografien interesgarritasunarekiko kezkak gainditu ondoren, bere barne sentimenduak kronologikoki idazten hasten da, besteak beste, gogoratuz jaiotetxea, sendi bizitza, gurasoen izaera eta jokabideak, seminarioa eta fraidetzako ohitura eta ikuspegi freudianoa eta, jasan eta gainditu behar izan zituen fede krisiak.

Hogei urtetik aurrerantz, dioenez, ez zuen Jaungoikoaren dei oihartzunik berriro entzun, eta zerua, izatekotan, mundu honetan lortu behar zela sintesi, etorkizunera begirako lanbidea eta euskal gizartearekiko jokabidea lantzen bizi izandako egoerok aipatzen ditu: ikasketak, emakumeekiko harremanak, ezkontza, seme-alabak eta konpromezu politikoa, besteak beste. Frankoren diktaduraren aurka jokatu beharra indarberritu zitzaion Bilboko La Salve kuartelean jasandako zortzi ordu larri eta mingarrien ondoren eta 1986tik aurrera Jaurlaritzan hogei urtetik gora izandako eginkizunak eta gorabeherak azaltzen ditu.

Azken ataletan, zenbait gai ditu egileak aztergai: euskal etxeekiko harremanak, munduko nazioekiko euskal lankidetza, Kuba, askatasuna, eliza, ideologia ezkertiarra eta eskuindarra, zahartzaroa eta lidergotza, besteak beste.

Orohar, bere sentimenduen azalpenetan mundu hobe baten bila ari da; baina honetarako iraultza behar da XXI. Gizaldira begira: egungo krisi latzean, milaka herritarren ustez, ez da sinesgarri berdintasunaren alde benetan jokatzen ez duen lider politikoa.

View full details