Gernikako bonbaketaren inguruko dokumentazio zentr
Gernika bonbatu zuten eguna
Gernika bonbatu zuten eguna
Couldn't load pickup availability
Liburu hau Idahoko mendietan Gernikako bonbaketan gertatu zena ikertzeko helburuz euskara ikasi zuen pertsonaren emaitza da. Mountain Homen (Idaho) William Smallwood "Basilio Egurtxiki" izenez bataiatu zuen John Bideganeta Amerikanuak. Ingelesezko Smallwood euskarara literalki itzulita "Egurtxiki" da.
1971ean, Egurtxiki bonbaketari buruzko liburua idaztera etorri zen Gernikara eta 1972ko udaberri-udan hirurogeita hamalau elkarrizketa egin zizkien bonbaketan biziraun zutenei. Udazkenean eta neguan, Maria Angeles Basaberen ahaleginari esker, ehun eta hogeita lau elkarrizketa egitea lortu zuen. Arrisku handiko lana egin zuten, pertsona bat bonbaketari buruz hitz egiteagatik atxilotua eta torturatua izan zitekeelako. Horregatik, elkarrizketa guztiak sekretupean burutu zituzten. Gaur arte ezezaguna izan den istorioa argitaratu dugu egun, biziraun zutenen hitzekin idatzitako istorioa, bonbaketa gertatu zenetik berrogei urtera jaso zena eta bonbaketaren laurogei urtera argitaratu dena.
Share
